Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 17:46-48 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

46. Nire esku jarriko zaitu Jaunak gaur bertan. Hilko zaitut eta burua moztuko. Zeruko hegaztiei eta lurreko piztiei emango dizkiet gaur bertan filistear gudarien gorpuak. Honela, lur osoak jakinen du baduela Israelek Jainkoa.

47. Eta hemen bilduak diren guztiek jakinen dute, Jaunak ez duela behar ezpatarik, ez lantzarik gu salbatzeko, Jaunak baitu gudua erabakitzen. Gure esku jarriko zaituzte berak.

48. Filistearra abiatu eta Davidengana hurbiltzen hasi zenean, David bizkor eta lasterka joan zen borroka-tokira, filistearrari aurre egitera.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 17