Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 15:11-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. «Damutu zait Saul errege egina, aldendu egin baita niregandik eta ez ditu bete nire esanak».Goibeldu egin zen Samuel eta gau osoz Jaunari oihuka ari izan zitzaion.

12. Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Samuel, Saulengana joateko. Baina Saul Karmel hirira joan zela jakinarazi zioten, han beretzat oroitarria eraiki zuela eta, aurrerantz jarraituz, Gilgalera jaitsi zela.

13. Samuel Saulengana heldu zenean, esan zion honek:—Bedeinka zaitzala Jaunak. Bete dut Jaunaren esana.

14. Samuelek ihardetsi zion:—Eta zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek?

15. Saulek erantzun:—Amalektarrei kenduak dira. Bizirik utzi zituen jendeak ardi eta idirik hoberenak, Jaunari, zure Jainkoari, eskaintzeko asmoz. Gainerakoak suntsitu egin genituen.

16. Samuelek Sauli:—Aski da! Gaur gauean Jaunak adierazi didana jakinarazi behar dizut.Eta Saulek:—Mintza zaitez.

17. Samuelek, orduan:—Zeure burua txikitzat duzun arren, ez al zara zu Israelgo leinuen buruzagia? Ez al zaitu Jaunak Israelen errege gantzutu?

18. Amalektar bekatari horiek suntsitzera bidali zaitu, denak birrindu arte borrokatzera.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 15