Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 14:31-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Egun hartan Mikmasetik Aialoneraino eraso zieten filistearrei. Gizataldea, zeharo nekaturik,

32. harrapakinetara oldartu zen; hartutako ardi, idi eta zekorrak, lurrean lepoa moztu eta odolarekin jan zituzten.

33. Batek esan zion Sauli:—Bekatuan ari da jendea Jaunaren kontra: odol eta guzti ari dira jaten.Saulek, orduan:—Traidore alenak! Ekar iezadazue berehala harri handi bat.

34. Gero, agindu zuen:—Sakabana zaitezte jende artera; esaiezue, ekar diezadala nork bere idia edota ardia; hil itzazue hemen eta jan orduan. Horrela, ez duzue Jaunaren kontra bekaturik egingo odol eta guzti janez.Ekarri zuten, bada, gau hartan guztiek nork bere esku zuen idia eta bertan hil.

35. Saulek aldarea egin zion Jaunari. Hauxe izan zen Jaunari egin zion lehenbiziko aldarea.

36. Ondoren, honela mintzatu zen Saul:—Jaitsi gaitezen gauez filistearren ondoren erasoka eta desegin ditzagun eguna argitu arte. Ez utzi bat ere bizirik.Jendeak erantzun zion:—Egizu egokien iruditzen zaizuna.Apaizak, aldiz, esan zuen:—Jo dezagun lehenik Jainkoarengana.

37. Saulek kontsulta egin zion Jaunari:—Erasoko al diet filistearrei? Israeldarron esku utziko al dituzu?Baina Jainkoak ez zion deus ere erantzun egun hartan.

38. Saulek, orduan:—Zatozte hona buruzagi guztiak. Azter ezazue zertan egin dugun gaur bekatu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 14