Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 14:27-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Jonatanek, ordea, ez zuen entzun bere aitak jendeari ezarritako zin-hitza. Luzatu zuen, beraz, eskuan zeraman makila-muturra eta, eztitan sarturik, ahora eraman zuen. Bat-batean begiak argitu zitzaizkion.

28. Orduan, gizonetariko batek esan zion:—Zuen aitak zin-hitzez behartu gaitu: «Madarikatua gaur zerbait jan dezana». Eta hori, akituak gaudelarik.

29. Jonatanek erantzun:—Hondamena ekarri dio herri osoari gure aitak! Ikusi nola argitu zaizkidan begiak ezti pittin bat jan dudalako.

30. Etsaiei kendu dizkiegun harrapakinetatik jendeak jan izan balu, askoz ere triskantza handiagoa egingo geniekeen filistearrei!

31. Egun hartan Mikmasetik Aialoneraino eraso zieten filistearrei. Gizataldea, zeharo nekaturik,

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 14