Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 9:60-63 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

60. Atera zen Bakides gudari-talde handi batekin, eta Judeako bere lagun guztiei isilkako idazkia bidali zien, Jonatan eta lagunak harrapatzeko eskatuz. Baina ezin izan zuten, jakin egin baitzen haien asmoa.

61. Ordainez, azpijoko hartan buru izan ziren inguru haietako berrogeita hamar gizon harrapatu eta hil egin zituzten Jonatanen aldekoek.

62. Gero, Jonatan, Simon eta lagunak basamortura joan ziren, Bet-Basi izeneko hirira; hondatua zegoena berreraiki eta gotortu egin zuten.

63. Hori jakitean, Bakidesek bere gudarostea bildu eta dei egin zien Judean zituen lagunei.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 9