Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 8:22-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. eta, brontzezko oholetan idatzirik, gutuna igorri zuten Jerusalemera, bake- eta elkargo-agiri izan zedin. Hona zer zioen gutunak:

23. «Bihoakie ongi erromatarrei eta judu-herriari betiko, bai itsasoan, bai lehorrean! Urrun bekizkie ezpatak eta etsaiak!

24. Baina erromatarren kontra nahiz berauen edozein adiskideren kontra, Erromaren menpeko edozein tokitan, gerrarik sor baledi,

25. judu-herriak borroka egin beharko du bihotz osoz, momentuko egoeraren arabera.

26. Ez diezaiela garirik, ez armarik, ez dirurik, ez itsasontzirik eman erromatarren etsaiei. Horrela erabaki du Erromak. Bete bezate hitzemandako guztia, ordainetan deus ere hartu gabe.

27. Era berean, gerra judu-herriaren kontra baledi, erromatarrak beraren alde borrokatuko dira gogo osoz, momentuko egoeraren arabera.

28. Ez diete garirik, ez armarik, ez dirurik, ez itsasontzirik emango juduen etsaiei. Horrela erabaki du Erromak. Bete bezate hitzemandako guztia amarrukeriarik gabe.

29. Hauxe da erromatarrek eta judu-herriak elkarrekin egin duten hitzarmena.

30. Gerora bai batzuek, bai besteek zerbait erantsi edota kendu nahi izango balute, elkarrekin bat etorriz egin beharko dute, eta orduan erantsia nahiz kendua baliozkoa izango da.

31. «Demetrio erregeak egin dizkizuen kalteei buruz, honako hau idatzi diogu: Zergatik ezarri diezu halako uztarri astuna gure adiskide eta gudalagun diren juduei?

32. Zutaz berriro inolako kexurik baldin badute, beraien alde aterako gara eta gerra eginen dizugu, bai itsasoz, bai lehorrez».

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 8