Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 8:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Heldu zen Judasengana erromatarren entzutea: gudari indartsuak omen ziren, ongi hartzen omen zituzten berengana biltzen zirenak eta laguntasun bila joaten zitzaizkienei adiskidetasun-hitza ematen omen zieten. Gudari indartsuak ziren benetan.

2. Eta adierazi zioten Judasi nolako gerrak eta egintza handiak burutu zituzten galaziarren artean, nola menderatu zituzten eta zergapeko egin,

3. zenbat saiatu ziren Espainiako zilar- eta urre-meatzeak berenganatzeko.

4. Beren trebetasun eta kemenari esker jabetuak ziren herrialde hartaz guztiaz, beraienetik oso urruti egon arren. Lurraren azken mugetatik erasotzera etorritako erregeak ere menderatu eta erabat deseginik utziak zituzten; beste batzuek urtero zergak ordaindu behar zizkieten.

5. Filipo eta Pertseo, Mazedoniako erregeak, ere menderatuak zituzten, baita kontra joan zitzaizkien beste guztiak ere.

6. Antioko Handia, Asia Txikiko erregea, erromatarrak borrokatzera joan zen behinola, ehun eta hogei elefante, zalditeria, guda-gurditeria eta gudaroste handi batekin. Erromatarrek, ordea, menderatu egin zuten.

7. Bizirik harrapatu zutelarik, zerga handiak ordaintzera eta presoak ematera behartu zituzten bera eta beraren ondorengoak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 8