Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 7:2-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Bere aurrekoen jauregian sartzeko zegoela, gudari-taldeak atzeman egin zituen Antioko eta Lisias, errege berriaren aurrera eramateko.

3. Demetriok, hori jakitean, esan zuen: «Ez ditut ikusi ere egin nahi».

4. Gudari-taldeak, orduan, hil egin zituen eta errege-aulkian eseri zen Demetrio.

5. Orduan, israeldar lege gabeko eta lege-ukatzaile guztiek Demetriogana jo zuten, apaiz nagusi izan nahi zuen Alkimo gidari zutela.

6. Erregearen aurrean herriaren kontra salakuntzak egin zituzten, esanez: «Judasek eta beronen anaiek hil egin dituzte zure aldeko guztiak eta gu geure herrialdetik egotzi.

7. Bidali, bada, zeure konfiantzazko norbait, gure artean eta erregearen menpeko lurraldean Judasek eta anaiek egin duten hondamena ikus dezan. Zigor ditzala haiek eta beraien laguntzaile guztiak».

8. Erregeak Bakides hautatu zuen. Erregearen adiskideetako bat zen, Eufrates ibaiaz beste aldera zeuden lurraldeetako gobernaria, gizon handia erreinuan eta leiala erregearentzat.

9. Honek Alkimo traidorearekin batera bidali zuen Bakides; Alkimo apaiz nagusi izendatu zuen eta israeldarren mendekua egiteko agindu zion.

10. Gudaroste handi batekin abiatu ziren. Judea herrialdera heldurik, mezulariak igorri zizkieten Judasi eta anaiei gezurrezko bake-eskaintzak egitera.

11. Judasek eta anaiek, ordea, ez zituzten ontzat hartu haien hitzak, gudaroste handiarekin zetozela ikusi baitzuten.

12. Hala ere, lege-maisuen talde bat Alkimo eta Bakidesekin bildu zen, irtenbide egokia aurkitzeko.

13. Israeldarren artean asidearrak izan ziren bakea eskatzen lehenak.

14. Hau zioten: «Aaronen jatorriko apaiza etorri da gudarostearekin. Ez digu inolako bidegabekeriarik egingo».

15. Bakidesek, onez mintzatu eta zin eginez, esan zien: «Ez dizuegu inolako gaitzik egingo, ez zuei, ez zuen aldekoei».

16. Sinetsi egin zioten. Baina Bakidesek haietako hirurogei hartu eta egun berean hil zituen. Horrela bete zen Liburu Santuak dioena:

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 7