Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 6:11-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Neure buruari esaten diot: Zer dela-eta dut honelako nahigabea, zer dela-eta nago honen aztoratua, ona izanik eta maitatua neure agintealdian?

12. Orain, ordea, ohartzen naiz nolako gaiztakeriak egin ditudan Jerusalemen, han zeuden zilarrezko eta urrezko gauzak eramanez eta Judeako bizilagunak arrazoirik gabe sarraskituz.

13. Aitortzen dut, horrexegatik etorri zaizkidala gaitz hauek eta atsekabearen atsekabez hiltzen ari naizela herrialde arrotz honetan».

14. Gero, adiskideetako bat, Filipo, deitu eta bere erreinu osoaren arduradun egin zuen.

15. Bere koroa, jantzi eta eraztuna eman zizkion, eta bere seme Antioko hezi eta errege izateko presta zezan agindu zion.

16. Eta bertan hil zen Antioko erregea, seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita bederatzigarren urtean.

17. Erregea hil zela jakitean, haren seme Antioko ezarri zuen Lisiasek errege-aulkian, Eupator izena emanez. Berak hazia zuen txikitandik.

18. Jerusalemgo gotorlekuko gudariek setiatuak zeuzkaten israeldarrak santutegiaren inguruan. Ez zuten egokierarik galtzen israeldarrei kalte egiteko eta jentilei laguntza eskaintzeko.

19. Gudari-talde hura desegiteko asmoz, gudaroste osoa bildu zuen Judasek, jende hura inguratzearren.

20. Bildu zirenean, gotorlekua inguratzen hasi ziren, jaurtigailuak eta gudurako beste zenbait tramankulu eraikiz. Ehun eta berrogeita hamargarren urtea zen.

21. Setiatuak zeudenetako batzuek, hala ere, lortu zuten inguraketari ihes egitea eta, beste israeldar lege-ukatzaile batzuk harturik,

22. Antioko erregeagana jo zuten, esatera: «Noiz arte egon behar duzu gure alde atera gabe eta gure anaiak mendekatu gabe?

23. Gogo onez izan ginen zure aitaren zerbitzari, haren aginduen arabera ibili ginen eta haren legeak bete genituen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 6