Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 6:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Antioko erregeak, ipar-eskualdeetan zebilelarik, jakin zuen, bazela Pertsian bere aberastasun, zilar eta urrearengatik ospetsua zen hiria, Elimaida izenekoa.

2. Hango jauretxean aberastasun izugarriak zeuden: Mazedoniako errege Filiporen seme Alexandrok, greziarren lehen erregeak, han utzitako urrezko guda-jantziak, bular-oskolak eta armak.

3. Hiri hartara joan zen Antioko, hiria hartu eta bertako ondasunez jabetzeko asmoz. Alabaina, ez zuen lortu. Izan ere, asmo horiez ohartzean, hiriko bizilagunek

4. armak hartu eta aurre egin zioten. Antiokok ihes egin behar izan zuen handik, zeharo atsekabeturik, eta Babiloniara itzuli.

5. Baina Pertsian zelarik, mezulari bat etorri zitzaion, Judeara bidalitako gudari-taldeak hondatuak zeudela eta

6. gudaroste indartsu baten aurrean joana zen Lisiasek juduengandik ihes egin behar izan zuela adieraziz; juduak indartsu egin zirela menderatutako gudari-taldeei kenduriko arma, guda-tresna eta harrapakin ugariei esker;

7. Jerusalemgo aldare gainean erregeak eraikia zuen idolo higuingarria xehatu egin zutela eta santutegia harresi handiz inguratu, lehen bezala; baita erregearen hiria zen Bet-Sur ere.

8. Halako berriak entzunik, erregea harri eta zur gelditu zen, oso-oso urduri. Nahigabearen nahigabez, oheratu egin behar izan zuen, gauzak nahi bezala atera ez zitzaizkiola eta.

9. Egun asko egin zuen ohean, geroz eta nahigabe handiagoz. Hiltzeko zorian zegoela pentsatu zuenean,

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 6