Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 2:1-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aldi hartan, Joanen seme eta Simeonen biloba zen Matatias, Joariben ondorengoetako apaiza, Jerusalem utzi eta Modin hirira joan zen bizitzera.

2. Bost seme zituen: Joan, izengoitiz Gadi;

3. Simon, Tasi deitua;

4. Judas, Makabearra deitua;

5. Eleazar, Auaran deitua, eta Jonatan, Apfus deitua.

6. Judean eta Jerusalemen egiten ari ziren sakrilegioak ikusirik,

7. Matatiasek esan zuen:«Dohakabea ni!Neure herriaren hondamendiaeta Hiri Santuaren galeraikusteko jaioa naiz!Nola bizi naiteke bertan,hiria etsaien menpe dagoelariketa santutegia atzerritarren esku?

8. Ohorerik gabeko gizona bezalaxegelditu da tenplua.

9. Eraman egin dituzteberaren ospea ziren ontziak.Haurrak plazetan sarraskitu dituzte,gazteak etsaien ezpataz erori dira.

10. Jentil-herri guztiakjabetu dira gure erreinuaz,bertako ondasunakberenganatu dituzte.

11. Apaindura guztiakkendu dizkiote Jerusalemi;aske zen, eta orain esklabo.

12. Santutegia bera ere,gure santutegi eder eta ospetsua,horra toki bakarti bihurtua,jentil-herriek profanatua.

13. Zertarako bizi luzaroago?»

14. Matatiasek eta semeek, jantziak urratu eta zakukia soinean harturik, dolu handia egin zuten.

15. Horretan, heldu ziren Modin hirira Antioko erregearen funtzionarioak; bere erlijioa ukarazi eta idoloei sakrifizioak eskainarazi behar zioten jendeari.

16. Israeldar asko funtzionarioengana joan zen; Matatias eta semeak, ordea, aparte gelditu ziren, denak batera.

17. Erregeak bidalitako funtzionarioak honela mintzatu zitzaizkion Matatiasi:—Buruzagi ospetsu eta indartsua zara hiri honetan, eta zeure seme eta senideek babesten zaituzte.

18. Aurrera zaitez, beraz, beste inor baino lehen eta bete erregearen agindua, beste herrialdeetakoek, Judeako jendeak eta Jerusalemen gelditu direnek egin duten bezala. Orduan, zu eta zure semeak erregearen adiskideetakoak izanen zarete, eta zilar, urre eta esku-erakutsi asko emanen dizue saritzat.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 2