Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 11:54-65 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

54. Horren guztiaren ondoren, itzuli zen Trifon, Antioko mutikoa berekin zekarrela, errege izendatu zuen eta koroa ezarri.

55. Demetriok etxera bidalitako gudariak errege berriaren inguruan bildu ziren eta Demetrioren aurka borrokatu. Honek, menderatu zutelarik, ihes egin behar izan zuen.

56. Eta Trifon, elefanteez baliatuz, Antiokiaz jabetu zen.

57. Orduan, Antioko errege gazteak gutun hau idatzi zion Jonatani: «Zeure apaizgo nagusia berresten dizut. Lau eskualdeetako gobernari egiten zaitut, baita erregearen adiskideen arteko ere».

58. Urrezko ontziak eta mahai-hornidura osoa bidali zizkion, eta urrezko ontzietan edateko, purpuraz janzteko eta urrezko orratza eramateko baimena eman.

59. Eta Jonatanen anaia Simon gudalburu egin zuen, Tiroko Mailaditik Egiptoko mugaraino dagoen eskualderako.

60. Eufrates ibaiaz mendebaldeko lurralde eta hirietan barrena joan zen Jonatan. Siriako gudaroste osoa bildu zitzaion, berarekin batera borrokatzeko. Askalon hirira heldu zenean, hango bizilagunek ongietorri handia egin zioten.

61. Handik Gazara jo zuen, baina bertako bizilagunek itxi egin zizkioten ateak. Jonatanek inguratu egin zuen eta su eman inguruetako auzuneei eta lapurretak egin zituen beraietan.

62. Gazako jendeak eskaturik, bakeak egin zituen Jonatanek beraiekin; baina hango agintarien semeak bahitu eta Jerusalemera eraman zituen. Ondoren, lurralde osoan zehar ibili zen, Damaskoraino.

63. Jonatan bere kargutik botatzeko, Demetrioren gudalburuak Galileako Kedesera gudaroste handi batekin etorriak zirela jakitean,

64. Jonatan, herrialdea bere anaia Simonen ardurapean utzi ondoren, haien bila atera zen.

65. Simonek, Bet-Sur aurrean kanpalekua ezarririk, hiria inguratu eta egun askotan eraso zion.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 11