Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 11:47-58 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

47. Orduan, erregeak juduei dei egin zien, lagun ziezaioten. Juduak, lehenbizi, erregearen inguruan bildu ziren eta, gero, hirian barrena zabaldu. Egun hartan ehun mila lagun inguru hil zituzten,

48. hiriari su eman, harrapakin ugari hartu eta erregea salbatu zuten.

49. Juduek hiria beren gogora menderatua zutela ikustean, kikildu egin zen jendea eta oihuka eskatu zioten erregeari:

50. «Egin ditzagun bakeak eta utz diezaiotela juduek hiriaren kontra borrokatzeari».

51. Armak utzi eta bakeak egin zituzten. Juduek izen handia hartu zuten erregearen eta erreinuko jende guztiaren aurrean. Gero, harrapakin ugari berekin zeramatela, Jerusalemera itzuli ziren.

52. Demetriok sendotu egin zuen errege-aulkia eta herrialdea bakean gelditu zen beraren agintepean.

53. Demetriok, ordea, ez zion eutsi hitzemanari eta Jonatanen etsai bihurtu zen. Honek eginak zizkion zerbitzuak eskertu ordez, buruhauste asko eman zion.

54. Horren guztiaren ondoren, itzuli zen Trifon, Antioko mutikoa berekin zekarrela, errege izendatu zuen eta koroa ezarri.

55. Demetriok etxera bidalitako gudariak errege berriaren inguruan bildu ziren eta Demetrioren aurka borrokatu. Honek, menderatu zutelarik, ihes egin behar izan zuen.

56. Eta Trifon, elefanteez baliatuz, Antiokiaz jabetu zen.

57. Orduan, Antioko errege gazteak gutun hau idatzi zion Jonatani: «Zeure apaizgo nagusia berresten dizut. Lau eskualdeetako gobernari egiten zaitut, baita erregearen adiskideen arteko ere».

58. Urrezko ontziak eta mahai-hornidura osoa bidali zizkion, eta urrezko ontzietan edateko, purpuraz janzteko eta urrezko orratza eramateko baimena eman.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 11