Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 11:22-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Hori entzutean, Demetrio erregea, biziki haserreturik, abiatu eta Ptolemaida hirira etorri zen. Gotorlekua inguratzeari utzi eta Ptolemaidara berarekin mintzatzera albait lehen etortzeko aginduz idatzi zion Jonatani.

23. Honek, berriz, hori jakitean, inguraketa jarraitzeko agindu zuen. Gero, Israelgo arduradun eta apaiz batzuk harturik, arriskuan jarri zuen bere burua.

24. Izan ere, zilar, urre, jantzi eta beste esku-erakutsi asko harturik, erregeagana joan zen Ptolemaidara. Erregeak onez hartu zuen.

25. Herritar lege gabeko haiek Jonatanen kontra salakuntzak egin zituzten arren,

26. aurreko erregeek hartu izan zuten bezain ongi hartu zuen Demetriok: goraipatu egin zuen adiskide guztien aitzinean.

27. Apaizgo nagusian eta lehendik zituen kargu guztietan sendotu zuen Jonatan, eta bere adiskiderik handienen arteko egin.

28. Judea eta Samaria aldeko hiru eskualdeak zergak ordaindu beharretik libra zitzan eskatu zion Jonatanek erregeari; horren ordainetan, zortzi mila eta ehun kilo inguru zilar agindu zizkion.

29. Onartu zuen erregeak hori, eta gutun hau idatzi zion Jonatani arazo hauez guztiez:

30. «Demetrio erregeak bere anaia Jonatani eta judu-herri osoari, agur!

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 11