Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 10:8-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Gudarostea biltzeko erregeak ahalmena eman ziola entzutean, beldurtu egin ziren gotorlekukoak

9. eta bertan preso zeuzkaten bahituak Jonatani eman zizkioten; honek, gero, beren gurasoei itzuli zizkien.

10. Jonatan Jerusalemen gelditu zen bizitzen eta hiria berreraiki eta berriztatzen hasi.

11. Harresiak eraiki eta Sion mendia harlanduz inguratu eta gotortzeko agindu zien lan-arduradunei. Eta halaxe egin zuten.

12. Bakidesek eraikitako gotorlekuetan zeuden atzerritarrek ihes egin zuten,

13. beren gudari-postuak utzirik, eta nor bere herrialdera joan zen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 10