Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 10:74-81 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

74. Apolonioren hitzak entzutean, larritu egin zitzaion barrua Jonatani. Hamar mila gizon aukeratu eta abiatu egin zen Jerusalemdik; anaia Simon ere laguntzera joan zitzaion.

75. Jope hiriaren aurrean ezarri zuten kanpalekua. Hiri barruko bizilagunek, ordea, itxi egin zizkieten ateak, Apolonioren gudari-talde bat baitzegoen bertan. Baina juduek erasotzean,

76. hiriko jendeak, beldurraren beldurrez, ireki egin zizkien ateak eta Jonatan jabetu egin zen Jope hiriaz.

77. Horren berri izatean, hiru mila zaldizko eta gudaroste handiarekin Azoto hiriko bidea hartu zuen Apoloniok, handik igarotzeko itxurak eginez. Baina, aldi berean, lautadarantz jo zuen, konfiantza handia baitzuen bere zalditeria handiarengan.

78. Jonatan atzetik joan zitzaion Azotorantz, eta bi gudarosteek borrokari ekin zioten.

79. Apoloniok mila zaldizko utziak zituen atzean, ezkutuan.

80. Ohartu zen Jonatan atzean ere etsaiak zituela zelatan. Zaldizko haiek juduen gudarostea inguratu eta goizetik arratsera geziak jaurtitzen ari izan zitzaizkion.

81. Hala ere, juduen gudarosteak sendo eutsi zion erasoari, Jonatanek agindu bezala. Azkenean, nekatu egin ziren etsaien zaldiak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 10