Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 10:3-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Adiskide-gutuna bidali zion Jonatani, handietsi egingo zuela hitzemanez.

4. Izan ere, bere baitan zioen: «Egin ditzagun lehenbailehen bakeak juduekin, Jonatanek Alexandrorekin gure kontra egin baino lehen;

5. izan ere, oraindik oroituko da zenbat kalte egin diegun berari, beraren anaiei eta herri osoari».

6. Horrela, bada, gudarostea antolatzeko eta armak egiteko ahalmena eman zion Demetriok Jonatani. Gudalagun izateko hartu zuen eta Jerusalemgo gotorlekuan zeuden presoak berari emateko agindu.

7. Jerusalemera joan eta herri osoak eta gotorlekuan zeudenek entzuteko eran irakurri zuen Jonatanek gutuna.

8. Gudarostea biltzeko erregeak ahalmena eman ziola entzutean, beldurtu egin ziren gotorlekukoak

9. eta bertan preso zeuzkaten bahituak Jonatani eman zizkioten; honek, gero, beren gurasoei itzuli zizkien.

10. Jonatan Jerusalemen gelditu zen bizitzen eta hiria berreraiki eta berriztatzen hasi.

11. Harresiak eraiki eta Sion mendia harlanduz inguratu eta gotortzeko agindu zien lan-arduradunei. Eta halaxe egin zuten.

12. Bakidesek eraikitako gotorlekuetan zeuden atzerritarrek ihes egin zuten,

13. beren gudari-postuak utzirik, eta nor bere herrialdera joan zen.

14. Hala ere, gelditu ziren Bet-Surren Jainkoaren legea eta aginduak gutxiesten zituzten batzuk, hiri hura babes-hiri zelako.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 10