Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 10:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Seleukotarren agintealdiko ehun eta hirurogeigarren urtean Antiokoren seme Alexandro Epifanes itsasoz etorri eta Ptolemaida hiriaz jabetu zen. Eta ongi hartu zutenez, errege izaten hasi zen bertan.

2. Horren berri izatean, gudaroste handia hartu eta haren kontra gudukatzera abiatu zen Demetrio erregea.

3. Adiskide-gutuna bidali zion Jonatani, handietsi egingo zuela hitzemanez.

4. Izan ere, bere baitan zioen: «Egin ditzagun lehenbailehen bakeak juduekin, Jonatanek Alexandrorekin gure kontra egin baino lehen;

5. izan ere, oraindik oroituko da zenbat kalte egin diegun berari, beraren anaiei eta herri osoari».

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 10