Itun Zaharra

Itun Berria

1 Makabearrak 1:20-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Egipto menderatu ondoren, itzuli egin zen seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita hirugarren urtean. Gero, gudaroste indartsua harturik, Israelen kontra abiatu zen eta Jerusalemera heldu.

21. Harropuzkeriaz santutegian sarturik, urrezko aldarea, argimutila bere osagai guztiekin,

22. eskainiriko ogien mahaia, isur-opariak egiteko ontziak, azpilak, urrezko intsentsu-ontziak, oihala eta koroak ostu zituen. Tenpluaren aurrealdean zeuden urrezko apaindura guztiak ere eraman zituen.

23. Era berean, zilar, urre, gauza baliotsu eta aurkitu zituzten altxor gordeez ere jabetu zen.

24. Dena harrapatu ondoren, bere herrialdera joan zen. Gainera, sarraski izugarria egin zuen eta harrokeria izugarriz mintzatu.

25. Israelgo lurralde osoandolu handia izan zen.

26. Buruzagi eta arduraduneknegar egin zuten,neska-mutil gazteakahuldu egin ziren,emakumeen edertasuna zimeldu.

27. Senar berriek antsia egin zuten,emazteek negar,ezkontza-ohean eserita.

Irakurri kapitulu osoa 1 Makabearrak 1