Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 9:28-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Atezainetarik batzuk kulturako behar ziren gauzez arduratzen ziren, gauzak sartu/atera bakoitzean zenbatzen zituztela.

29. Beste batzuk ontzi arruntez eta ontzi sakratuez arduratzen ziren, baita ogi-irin, ardo, olio, intsentsu eta usaingarriez ere.

30. Baina usaingarriak egiteko nahasketak apaiz batzuek egin ohi zituzten.

31. Matatias lebitarra, Xalum koretarraren lehen-semea, zen beti opil errea egiteko arduraduna.

32. Era berean, Kehaten senitarteko beste lebitar batzuk arduratzen ziren larunbatero eskainiriko ogia egiteaz.

33. Kantuez arduratzen ziren lebitar familiaburuek tenpluan zituzten beren logelak, eta ez zuten beste zerbitzurik, gau eta egun bete behar izaten baitzuten beren eginkizuna.

34. Hauek izan ziren lebitarren familiaburuak, nor bere belaunaldian. Denak Jerusalemen bizi izan ziren.

35. Gabaon hiriaren sortzaileak Jeiel zuen izena eta Gabaonen bertan bizi zen bere emazte Maakarekin

36. eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner, Nadab,

37. Gedor, Ahio, Zakarias eta Miklot.

38. Miklotek Ximeam sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala, Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.

39. Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal.

40. Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen.

41. Mikaren semeak hauek izan ziren: Piton, Melek, Tahrea eta Akaz.

42. Akazek Jaera sortu zuen, Jaerak Alemet, Azmabet eta Zimri; Zimrik Motza sortu zuen,

43. eta Motzak Binea. Honen semea Refaias izan zen; honena Eleasa, honena Atzel.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 9