23. Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez.
24. Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.
25. Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan,
26. honena Ladan, honena Amihud, honena Elixama,
27. honena Nun eta honena Josue.
28. Efraimdarrek honako bizileku eta jabe hauek zituzten: Betel eta beraren inguruak, ekialdera Naaran eta mendebaldera Gezer, bere inguruekin; baita Sikem ere, bere inguruekin, Aia eta inguruetaraino.
29. Manasesen ondorengoen esku honako hiri hauek zeuden: Bet-Xan, Taanak, Megido eta Dor, beren inguru eta guzti.Aipaturiko hiri hauetan bizi izan ziren Israelen seme Joseren ondorengoak.
30. Axerren seme-alabak hauek izan ziren: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah.
31. Beriaren semeak: Heber eta Malkiel; hau Birzaiten aita izan zen.
32. Heberrek Jaflet, Xemer, Hotam eta hauen arreba Xua sortu zituen.
33. Jafleten semeak: Pasak, Bimhal eta Axbat.
34. Jafleten anaia Xemerren semeak: Rohga, Jehuba eta Aram.
35. Haren anaia Helemen semeak: Tzofah, Imna, Xelex eta Amal.