5. Gerxomen semea Libni izan zen; honena Jahat, honena Zima,
6. honena Joah, honena Ido, honena Zerah eta honena Jeotrai.
7. Kehaten semea Aminadab izan zen; honena Korah, honena Asir,
8. honena Elkana, honena Ebiasaf, honena Asir,
9. honena Tahat, honena Uriel, honena Uzias eta honena Xaul.
10. Elkanaren semeak Amasai eta Ahimot izan ziren;
11. honena Elkana, honena Tzofaias, honena Nahat,
12. honena Eliab, honena Jeroham, honena Elkana eta honena Samuel.
13. Samuelen semeak: lehena Joel, bigarrena Abias.
14. Merariren semea Mahli izan zen; honena Libni, honena Ximei, honena Uza,
15. honena Ximea, honena Hagias eta honena Asaias.
16. Kutxa bere toki berezian ezarri zutenean, kantari-taldea eratu zuen Davidek Jaunaren etxerako.
17. Salomonek Jerusalemgo tenplua eraiki baino lehen, Jaunaren egoitza zen elkarketa-etxolaren aurrean egin ohi zuten zerbitzua kantari haiek, beren arautegiaren arabera.
18. Hona hemen zerbitzu hura egiten zutenak eta beraien semeak: Kehaten ondorengoetako Heman, kantari nagusia, Joelen semea zen; hau Samuelena,