Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 6:43-60 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

43. Hilen, Debir,

44. Axan eta Bet-Xemex. Hiri hauekin batera, berauen inguruetako herri-lurrak ere bai.

45. Benjaminen leinuaren lurraldean, berriz, beste hiri hauek eman zizkieten: Geba, Alemet, Anatot eta hauen inguruetako herri-lurrak. Orotara, hamahiru hiri senitarte haientzat.

46. Kehaten senitarteko beste taldeei Efraimen eta Danen leinuen eta Manasesen leinu erdiaren lurraldeetako hamar hiri eman zizkieten zozketan.

47. Gerxomen ondorengo senitarteetakoei, zozketa eginik, hamahiru hiri eman zizkieten Isakar, Axer eta Neftaliren leinuen eta Baxanen bizi zen Manasesen beste leinu erdiaren lurraldeetan.

48. Merariren ondorengo senitarteetakoei zozketa eginik, hamabi hiri eman zizkieten Ruben, Gad eta Zabulonen lurraldeetan.

49. Aipaturiko hiri horiek eta beren inguruetako herri-lurrak eman zizkieten israeldarrek lebitarrei.

50. Eta Juda, Simeon eta Benjaminen leinuen lurraldeetan ere lehen aipaturiko hiri haiek eman zizkieten, zotz eginez.

51. Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei Efraimen leinuaren lurraldean eman zizkieten beren hiriak bizilekutzat.

52. Hona hemen babes-hiritzat eman zizkietenak: Sikem eta inguruko herri-lurrak Efraimgo mendialdean, Gezer,

53. Jokmeam, Bet-Horon,

54. Aialon, Gat-Rimon,

55. eta Manasesen leinu erdiaren lurraldean Aner eta Bileam. Hiri hauek, beren herri-lur eta guzti, Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei eman zizkieten.

56. Gerxomen ondorengoen senitarteetakoei hiri hauek eman zizkieten, Manasesen leinu erdiaren lurraldean: Baxango Golan eta Axtarot;

57. Isakarren leinuaren lurraldean Kedex, Daberat,

58. Ramot eta Anem;

59. Axerren leinuaren lurraldean: Maxal, Abdon,

60. Helkat eta Rehob;

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 6