Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 6:17-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Salomonek Jerusalemgo tenplua eraiki baino lehen, Jaunaren egoitza zen elkarketa-etxolaren aurrean egin ohi zuten zerbitzua kantari haiek, beren arautegiaren arabera.

18. Hona hemen zerbitzu hura egiten zutenak eta beraien semeak: Kehaten ondorengoetako Heman, kantari nagusia, Joelen semea zen; hau Samuelena,

19. hau Elkanarena, hau Jerohamena, hau Elielena, hau Toahena,

20. hau Tzufena, hau Elkanarena, hau Mahatena, hau Amasairena,

21. hau Elkanarena, hau Joelena, hau Azariasena, hau Sofoniasena,

22. hau Tahatena, hau Asirrena, hau Ebiasafena, hau Korahena,

23. hau Itzharrena, hau Kehatena, hau Lebirena eta hau Israelena.

24. Hemanen eskuinaldean haren ahaide Asaf zegoen. Asaf Berekiasen semea zen; hau Ximearena,

25. hau Mikaelena, hau Baaseiasena, hau Malkiasena,

26. hau Etnirena, hau Zerahena, hau Adaiasena,

27. hau Etanena, hau Zimarena, hau Ximeirena,

28. hau Jahatena, hau Gerxomena eta hau Lebirena.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 6