Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 4:5-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Tekoa eraiki zuen Axhorrek bi emazte izan zituen: Helea eta Naara.

6. Naarak ondorengo hauek izan zituen: Ahuzam, Hefer, Temangoak eta Ahaxtarkoak.

7. Heleak hiru seme hauek izan zituen: Tzeret, Jetzohar eta Etnan.

8. Kotz-ek Anub eta Hatzobeba eta Harumen seme Aharhelen leinuak sortu zituen.

9. Bere anaiak baino ospetsuago izan zen Jabetz; bere amak Jabetz izena ezarri zion, esanez: «Oinazez ekarri dut mundura».

10. Jabetzek otoitz hau egin zion Jainkoari: «Bedeinka nazazu, zabaldu nire lurraldea, luzatu eskua eta libra nazazu gaitzetik, atsekaberik izan ez dezadan». Eta Jainkoak eman egin zion eskatua.

11. Xuharen anaia Kelubek Mehir sortu zuen, Extonen aita.

12. Extonek Bet-Rafa, Paseah eta Tehina sortu zituen; azken honek Nahax hiria eraiki zuen. Haien ondorengoak Reka zeritzan herrian bizi izan ziren.

13. Kenazen semeak: Otniel eta Seraias. Otnielen semeak: Hatat eta Meonotai.

14. Meonotaik Ofra sortu zuen, eta Seraiasek Joab, eta honek Ge-Harax, hau da, «Artisau-harana», artisauak baitziren hango bizilagunak.

15. Jefuneren seme Kalebek seme hauek izan zituen: Iru, Ela eta Naam. Elaren semea: Kenaz.

16. Jehalelelen semeak: Zif, Zifa, Tirias eta Asarel.

17-18. Ezraren semeak: Jeter, Mered, Efer eta Jalon izan ziren. Faraoiaren alaba Bitiarekin ezkondu zen Mered, eta hark Miriam, Xamai eta Ixban eman zizkion, azken hau Extemoa eraiki zuena. Meredek beste emazte judu bat ere izan zuen, eta hiru seme eman zizkion: Jered, Heber eta Jekutiel; lehenengoak Gedor eraiki zuen, bigarrenak Soko eta hirugarrenak Zanoah.

19. Nahamen arrebarekin ezkondu zen Hodias; honen semeak hauek izan ziren: Dalias garmetarra, Keilaren aita, eta Extemoa maakarra.

20. Ximonen semeak: Amnon, Rina, Ben-Hanan eta Tilon. Ixeiren semeak: Zohet eta Ben-Zohet.

21. Judaren seme Xelaren ondorengoak: Er, Leka eraiki zuena alegia, Laada, Marexa eraiki zuena, eta Bet-Axbea deritzan herrian lihozko harigintzan jarduten zutenen senitarteak.

22. Eta, orobat, Jokim eta Kozebako, Joaxeko eta Sarafeko jendea ere; hauek Moabeko nagusi egin ziren eta gero Belenera itzuli —antzinako kontuak dira hauek—.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 4