Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 4:41-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

41. Izan ere, aipatu ditugun leinuburu haiek Judako errege Ezekiasen garaian etorri eta, bertan aurkitu zituzten oihal-etxola eta aterpeak hondaturik, suntsitu egin zituzten Kamen ondorengoak gaurdaino. Eta gero, berauen tokian gelditu ziren, larrea baitzegoen bertan beraien artaldeentzat.

42. Simeonen leinuko batzuek, bostehun gizonek, Seir mendialdera jo zuten, Ixeiren lau semeok buruzagi zituztela: Pelatias, Nearias, Refaias eta Uziel.

43. Amalektarren artean bizirik geldituak hil zituzten eta bertan bizi izan dira gaurdaino.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 4