Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 29:21-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Biharamunean sakrifizioak eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari: mila zekor, mila ahari, mila bildots, isur-opariekin batera; opari ugari eskaini zuten Israel osoaren alde.

22. Egun hartan alaitasun handiz jan eta edan zuten Jaunaren aurrean. Berriro ere errege izendatu zuten Daviden seme Salomon eta buruzagi gantzutu Jaunaren izenean. Tzadok, berriz, apaiz gantzutu zuten.

23. Salomon Jaunaren errege-aulkian jarri zen, bere aita Daviden ordez. Gauza guztietan aurrera atera zen, eta Israel osoa esaneko izan zuen.

24. Buruzagi guztiek, gudari adoretsuek eta David erregearen beste semeek ere men egin zioten Salomon erregeari.

25. Jaunak asko goratu zuen Salomon Israel osoaren begietan eta ordu arte Israelgo erregeetan beste inori baino errege-ospe handiagoa eman zion.

26. Jeseren seme David Israel osoaren errege izan zen

27. berrogei urtez: zazpi Hebronen eta hogeita hamahiru Jerusalemen.

28. Zahartzaro ona eman ondoren hil zen, urtetan aurreratua, aberastasun eta ospez betea. Haren seme Salomon izan zen hurrengo erregea.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 29