Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 29:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Davidek esan zion biltzar osoari: «Ene seme Salomon, Jainkoak aukeratu duen bakarra, gaztea da eta ikasi gabea; egin behar duen lana, berriz, handia, jauregi hau ez baita edozein gizonentzat, Jainko Jaunarentzat baizik.

2. Eginahalak egin ditut nik neure Jainkoaren etxea eraikitzeko behar den guztia prestatzen: urrea, zilarra, brontzea, burdina, zura; baita onize eta apain-harriak, harri beltzak eta koloredunak, era guztietako harribitxiak eta hartzuri ugari ere.

3. Eta etxe santu honetarako prestatu dudan horretaz guztiaz gainera, neure altxorretik ematen dut urrea eta zilarra ere Jainkoaren etxerako, maite baitut nik tenplu hori.

4. Ehun tona urre fin ematen dut eta berrehun eta hogeita hamar tona zilar garbi tenpluko hormak janzteko,

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 29