Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 28:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Davidek Israelgo buruzagi guztiak bilarazi zituen Jerusalemen: leinuburuak, erregearen zerbitzura zeuden gudari-taldeen buruzagiak, milako eta ehuneko gizon-taldeenak, erregearenak eta beronen semeenak ziren ondasun eta abere-taldeen arduradunak, jauregiko funtzionarioak, gudari adoretsuak eta balioko gizonak.

2. David erregeak, zutiturik, esan zuen: «Entzun, ene senideok, ene herritarrok! Tenplua eraikitzeko asmoa nuen, Jaunaren itun-kutxarentzat, hau da, Jainkoaren oin-aulkiarentzat egoitza izan zedin. Dena prest nuen eraikuntzarako.

3. Baina Jainkoak esan zidan: “Gizon gerraria izan zara zu eta odola isuri duzu; horregatik, ez didazu zuk eraikiko tenplua”.

4. «Jaunak, Israelen Jainkoak, hala ere, ni hautatu ninduen senitarte osotik, Israelgo errege izan nendin betikotasunean; izan ere, Judaren leinua aukeratu zuen gidari izateko, eta Judaren leinuan gure aitaren senitartea, eta gure aitaren semeen artetik ni jo ninduen begiz, Israel osoaren errege izateko.

5. Jaunak seme asko eman dit, eta denen artetik ene seme Salomon hautatu du, Jaunaren izenean Israelgo errege izateko.

6. «Eta hau esan zidan Jaunak: “Zure seme Salomonek eraikiko dit tenplua, bere atari eta guzti, nik aukeratua baita. Seme izango dut nik bera eta aita izango nau berak ni.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 28