Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 27:9-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Seigarren hilabetean seigarren taldearen buruzagia Ira zen, Tekoako Ikexen semea.

10. Zazpigarren hilabetean zazpigarren taldearen buruzagia Heletz zen, Pelon herrixkakoa eta Efraimen ondorengoetakoa.

11. Zortzigarren hilabetean zortzigarren taldearen buruzagia Sibekai zen, Huxakoa, Zerahen ondorengoetakoa.

12. Bederatzigarren hilabetean bederatzigarren taldearen buruzagia Abiezer zen, Anatot herrixkakoa, Benjaminen ondorengoetakoa.

13. Hamargarren hilabetean hamargarren taldearen buruzagia Mahrai zen, Netofakoa, Zerahen ondorengoetakoa.

14. Hamaikagarren hilabetean hamaikagarren taldearen buruzagia Benaias zen, Piratongoa, Efraimen ondorengoetakoa.

15. Hamabigarren hilabetean hamabigarren taldearen buruzagia Heldai zen, Netofakoa, Otnielen senitartekoa. Haren taldekoak hogeita lau mila gudari ziren.

16. Hona hemen Israelgo leinuburuak: Rubenen leinuarena Eliezer, Zikriren semea; Simeonen leinuarena Xefatias, Maakaren semea;

17. Lebiren leinuarena Haxabias, Kemuelen semea; Aaronen ondorengoena Tzadok;

18. Judaren leinuarena Elihu, Daviden ahaidea; Isakarren leinuarena Omri, Mikaelen semea;

19. Zabulonen leinuarena Ixmaias, Obadiasen semea; Neftaliren leinuarena Jerimot, Azrielen semea;

20. Efraimen leinuarena Oseas, Azaziasen semea; Manasesen mendebaldeko leinu erdiarena Joel, Pedaiasen semea;

21. Manasesen beste leinu erdiarena, Galaadekoarena, Ido, Zakariasen semea; Benjaminen leinuarena Jaasiel, Abnerren semea;

22. Danen leinuarena Azarel, Jerohamen semea.Hauek izan ziren Israelgo leinuburuak.

23. Davidek erroldatze hartan ez zituen hogei urtez beheko gazteak sartu, Jaunak esana baitzuen zeruko izarrak bezain ugari eginen zuela Israel herria.

24. Tzeruiaren seme Joabek errolda hura hasi bai, baina ez zuen bukatu; zeren, hori zela eta, Jaunak zigortu egin baitzuen Israel. Horregatik, ez da agertzen herritar guztien kopurua David erregearen Kronika Liburuan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 27