Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 27:26-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Lurgintzarako nekazarien arduraduna Ezri, Keluben semea.

27. Mahastien arduraduna Ximei, Ramakoa. Ardandegien arduraduna Zabdi, Xefamgoa.

28. Xefela deritzan lautadako olibadi eta basapikondoen arduraduna Baal-Hanan, Gederakoa.Olio-biltegien arduraduna Joax.

29. Xarongo larreetan bazkatu ohi ziren abelgorrien arduraduna Xitrai, Xarongoa. Beste haranetan bazkatzen zirenena Xafat, Adlairen semea.

30. Gamelu-taldeen arduraduna Obil, israeldarra. Asto-taldeen arduraduna Jehdeias, Maronot herrixkakoa.

31. Artaldeen arduraduna Jaziz, hagartarren senitartekoa.Hauek guztiak ziren David erregearen ondasunen arduradunak.

32. Davidek bere osaba Jonatan zuen aholkulari; izan ere, gizon zuhur eta ikasia zen. Hakmoniren seme Jehiel zen erregearen seme-alaben hezitzaile.

33. Erregearen beste aholkularia Ahitofel zen. Huxai arkitarra erregearen adiskide kutuna zen.

34. Ahitofel hiltzean, Joiada, Benaiasen semea, eta Abiatar jarri ziren haren ordez. Joab zen errege-gudarostearen buruzagi nagusia.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 27