Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 27:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Israeldarrek zerbitzaldia egin ohi zuten erregearen gudarostean. Hona hemen milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagi eta ofizialen zerrenda; erregearen zerbitzura zeuden hauek gudari-taldeen eginkizun guztietan. Gudari-talde bakoitza hogeita lau mila gizonekoa zen, eta urte osoan hilabete banako zerbitzaldiak egin ohi zituzten.

2. Hogeita lau mila gizoneko lehen taldearen buruzagia Zabdielen seme Jaxobeam zen,

3. Peretzen ondorengoetakoa; bera zen gudarosteko ofizial guztien buru lehen hilabetean.

4. Bigarren hilabetean bigarren taldearen buruzagia Dodai zen, ahohitarra; Miklot ere buruzagi zen talde hartan.

5. Hirugarren hilabetean hirugarren taldearen buruzagia Benaias zen, Joiada apaiz nagusiaren semea.

6. Benaias hau hogeita hamar gudari adoretsuetako bat izan zen eta beraien buruzagi. Bere taldekoa zuen bere seme Amizabad ere.

7. Laugarren hilabetean laugarren taldearen buruzagia Joaben anaia Asahel zen, eta gero beraren seme Zebadias.

8. Bosgarren hilabetean bosgarren taldearen buruzagia Xamhut zen, Izrahen ondorengoetakoa.

9. Seigarren hilabetean seigarren taldearen buruzagia Ira zen, Tekoako Ikexen semea.

10. Zazpigarren hilabetean zazpigarren taldearen buruzagia Heletz zen, Pelon herrixkakoa eta Efraimen ondorengoetakoa.

11. Zortzigarren hilabetean zortzigarren taldearen buruzagia Sibekai zen, Huxakoa, Zerahen ondorengoetakoa.

12. Bederatzigarren hilabetean bederatzigarren taldearen buruzagia Abiezer zen, Anatot herrixkakoa, Benjaminen ondorengoetakoa.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 27