Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 26:30-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Hebronen ondorengoen arteko ziren Haxabiasek eta honen ahaideek —mila eta zazpiehun gizon ausart— zuten Jordan ibaiaz mendebaldeko israeldarren arazo erlijioso nahiz zibilen ardura.

31. Hebronen beste ondorengo batzuen buruzagia Jerias zen. Ondorengo horien artean ikerketak egin ziren, senitartez senitarte, Daviden erregealdiko berrogeigarren urtean, eta gudari adoretsuak aurkitu zituzten Galaadeko Jazer-en.

32. Jeriasen ahaideak bi mila eta zazpiehun gizon ausart ziren, denak familiaburu; David erregeak Rubenen eta Gaden leinuen eta Manasesen ekialdeko leinu erdiaren lurraldeetako arduradun egin zituen, arazo erlijioso eta zibiletarako.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 26