Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 26:17-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. ekialdeko atean egunero sei lebitar, iparraldekoan egunero lau lebitar, hegoaldekoan egunero lau lebitar, eta biltegian bina lebitar;

18. mendebaldeko plazarako lau lebitar izendatu zituzten bidean egoteko, eta beste bi plazan bertan egoteko.

19. Hauek ziren Koreren eta Merariren ondorengoez osaturiko atezain-taldeak.

20. Haien senide ziren beste lebitar batzuek tenpluko altxorrak eta gauza sakratuak behar zituzten zaindu.

21. Hauen familiaburuak Jehieliren ondorengoak ziren; Jehieli hau Ladanen semea zen eta hau Gerxonena.

22. Jehieliren seme Zetam eta honen anaia Joel Jaunaren etxeko altxorren arduradun ziren.

23. Amram, Itzhar, Hebron eta Uzielen ondorengoen artetik,

24. Gerxomen seme eta Moisesen biloba Xebuel zen altxor guztien arduradun nagusi.

25. Honen ahaideak, Eliezerren jatorritik, honako hauek ziren: Eliezerren seme Rehabias, honen seme Isaias, honen seme Joram, honen seme Zikri eta honen seme Xelomit.

26. Xelomit honek eta beronen ahaideek behar zituzten zaindu David erregeak, familiaburuek, milako eta ehuneko gizon-taldeen ofizialek eta gudalburuek Jainkoari eskainitako altxor eta gauza sakratuak.

27. Gauza haiek guduetan harturiko harrapakinak ziren, Jaunaren etxeari eusteko emanak.

28. Orobat, Xelomitek eta beronen ahaideek behar zuten zaindu Samuel profetak, Kixen seme Saulek, Nerren seme Abnerrek eta Tzeruiaren seme Joabek Jainkoari eskainiriko guztia.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 26