Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 26:10-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Merariren seme Hosak seme hauek izan zituen: lehena Ximri, lehen-seme ez izan arren bere aitak buruzagi ezarria;

11. bigarrena Hilkias, hirugarrena Tebalias eta laugarrena Zakarias. Hosaren seme eta ahaideak, guztira, hamahiru izan ziren.

12. Hauek guztiak atezain-taldekoak ziren; beren familiaburuekin batera, Jaunaren etxeko zerbitzua eman zieten, beste lebitarrei bezala.

13. Senitartez senitarte, zerbitzua zein atetan egin jakiteko zotz egin zituzten bai gazteak, bai adinekoak.

14. Ekialdeko atea Xelemiasi atera zitzaion zozketan, eta haren seme Zakariasi, aholku-emaile zuhur hari, iparraldekoa.

15. Obed-Edomi hegoaldekoa atera zitzaion, eta haren semeei biltegiak zaintzea.

16. Xupimi eta Hosari mendebaldeko atea atera zitzaien, Xaleket izenekoa, gorako bide aldera dagoena.Honela zeuden eratuak zaintzaldiak:

17. ekialdeko atean egunero sei lebitar, iparraldekoan egunero lau lebitar, hegoaldekoan egunero lau lebitar, eta biltegian bina lebitar;

18. mendebaldeko plazarako lau lebitar izendatu zituzten bidean egoteko, eta beste bi plazan bertan egoteko.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 26