Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Kantarien hiru taldeak

1. Davidek eta kultuaren arduradun nagusiek kultu horretarako Asafen, Hemanen eta Jedutunen ondorengoak bereizi zituzten. Hauek Jainkoaren mezuak kantatzen zituzten zitara, harpa eta txilinen laguntzaz. Hona hemen eginkizun hori zutenen zerrenda.

2. Asafen semeak: Zakur, Josef, Netanias eta Asarela; beren aita Asaf zuten zuzendari eta honek erregearen aginduen arabera kantatzen zituen Jainkoaren mezuak.

3. Jedutunen semeak sei hauek izan ziren: Gedalias, Tzeri, Jexaias, Haxabias, Matitias eta Ximei; beren aita Jedutun zuten zuzendari eta honek zitara joz kantatzen zituen Jainkoaren mezuak, Jauna ospatu eta goretsiz.

4. Hemanen semeak: Bukias, Matanias, Uziel, Xebuel, Jerimot, Hananias, Hanani, Eliata, Gidalti, Romamti-Ezer, Joxbekaxa, Maloti, Hotir eta Mahaziot.

5. Hauek guztiak, Hemanen seme ziren; bera, berriz, erregeari Jainkoaren mezuak adierazten zizkion profeta, Jainkoaren ahalmena handietsiz. Hamalau seme eta hiru alaba eman zizkion Jainkoak Hemani.

6. Hauek guztiak, beren aita Asaf, Jedutun eta Hemanen zuzendaritzapean, erregearen esanetara zeuden, Jaunaren etxeko kultuan txilin, harpa eta zitararen laguntzaz kantatzeko.

7. Hauek, beren ahaideekin batera, berrehun eta laurogeita zortzi ziren, denak musikari iaioak, Jauna kantuz goresteko ikasiak.

8. Zerbitzua nork egin erabakitzeko zotz egin zuten, zozketan denak sartuz: gazte eta zahar, ikasi eta ikasle.

9-31. Hona hemen, zozketan sartu ziren taldeburuen zerrenda; talde bakoitzean hamabi lagun sartzen ziren:1.a Asafen seme Josef; 2.a Gedalias; 3.a Zakur; 4.a Itzri; 5.a Netanias; 6.a Bukias; 7.a Jesarela; 8.a Jexaias; 9.a Matanias; 10.a Ximei; 11.a Azarel; 12.a Haxabias; 13.a Xubael; 14.a Matitias; 15.a Jeremot; 16.a Hananias; 17.a Joxbekaxa; 18.a Hanani; 19.a Maloti; 20.a Eliata; 21.a Hotir; 22.a Gidalti; 23.a Mahaziot; 24.a Romamti-Ezer.