Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 24:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aaronen ondorengoak ere sailetan banatuak zeuden. Hona hemen Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar.

2. Nadab eta Abihu beren aita baino lehen hil ziren, semerik gabe, eta Eleazarrek eta Itamarrek hartu zituzten apaiz-eginkizunak.

3. Davidek, Eleazarren ondorengoen arteko zen Tzadokekin eta Itamarren ondorengoen arteko zen Ahimelekekin batera, taldetan banatu zituen Aaronen ondorengoak, berauen eginkizun eta zerbitzuak zehaztuz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 24