Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 23:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. lau milak atezain izan behar zuen, eta beste lau milak Jauna goretsi behar zuen, horretarako Davidek egin zituen musika-tresnak joz.

6. Davidek hiru sailetan banatu zituen lebitarrak, Lebiren seme Gerxon, Kehat eta Merariren famili taldeen arabera.

7. Gerxonek honako seme hauek izan zituen: Ladan eta Ximei.

8. Ladanen semeak hiru hauek izan ziren: lehena Jehiel, gero Zetam eta Joel.

9. Ximeiren semeak hiru hauek izan ziren: Xelomit, Haziel eta Haran.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 23