Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 23:16-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Gerxomen lehen-semea Xebuel izan zen.

17. Eliezerren lehen-semea Rehabias izan zen. Eliezerrek ez zuen beste semerik izan; baina Rehabiasen ondorengoak anitz izan ziren.

18. Itzharren lehen-semea Xelomit izan zen.

19. Hebronen semeak honako hauek izan ziren: lehena Jerias, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel eta laugarrena Jekamam.

20. Uzielen semeak hauek izan ziren: lehena Mika eta bigarrena Ixias.

21. Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Mahliren semeak: Eleazar eta Kix.

22. Eleazar semerik gabe hil zen, baina izan zituen alabak, eta hauek beren lehengusuen emazte izan ziren, hau da, Kixen semeenak.

23. Muxik hiru seme hauek izan zituen: Mahli, Eder eta Jeremot.

24. Horiek izan ziren Lebiren ondorengoak, nor bere senitartean; familiaburu izan ziren, erroldan banan-banan sartuak. Hogei urte betez gero, Jaunaren etxeko zerbitzua zuten eginkizun.

25. Izan ere, esana zuen Davidek: «Jauna, Israelen Jainkoa, bere herriari atsedena eman ondoren, Jerusalemen bizi da betiko.

26. Lebitarrek ez dute aurrerantzean Jaunaren egoitza eta kulturako tresnak inondik inora eraman beharrik».

27. Daviden azken erabaki hauen arabera, hogei urtez gorako lebitarrak sartu zituzten zerrendetan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 23