Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 21:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Jainkoak ez zuen begi onez ikusi erroldatze hura egitea eta zigortu egin zuen Israel.

8. Orduan, Davidek esan zion Jainkoari:—Bekatu handia egin dut, bai, erroldatzea egiteko aginduz. Baina, otoi, barkatu zeure morroi honen gaiztakeria, burugabe jokatu baitut.

9. Jaunak Daviden profeta zen Gadi dei egin eta esan zion:

10. «Zoaz eta esaiozu Davidi: “Hau dio Jaunak: hiru zigor ipintzen dizkizut aukeran; hautatu horietarik bat eta huraxe ezarriko dizut”».

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 21