Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 21:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. «Zoaz eta esaiozu Davidi: “Hau dio Jaunak: hiru zigor ipintzen dizkizut aukeran; hautatu horietarik bat eta huraxe ezarriko dizut”».

11. Joan zen, beraz, Gad Davidengana eta esan zion:—Hau dio Jaunak: «Aukera ezazu:

12. hiru urteko gosealdia, hiru hilabeteko hondamendia etsaien ezpataren erasopean ala hiru egunez Jaunaren ezpatak izurriz jotzea eta Jaunaren aingeruak lurralde osoa desegitea». Zuk esan zer erantzun behar diodan bidali nauenari.

13. Davidek, orduan, Gadi:—Hau larriaren handia! Hobe Jaunaren eskuetan erori, haren errukia handia baita, giza eskuetan erori baino.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 21