Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 21:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Behinola, jaiki zen Satan Israelen kontra eta israeldarren erroldatzea egitera bultzatu zuen David.

2. Erregeak agindu zien Joabi eta herriko buruzagiei:—Zoazte eta zenbatu israeldarrak Beer-Xebatik hasi eta Daneraino, eta ekar iezadazue horren emaitza, zenbat diren jakin dezadan.

3. Joabek erantzun:—Orain dena baino ehun bider handiago egin dezala Jaunak bere herria! Baina, ene errege jauna, ez al dituzu denak zeure zerbitzari? Zertarako egin nahi duzu ikerketa hori? Zertarako egin errudun Israel?

4. Hala ere, erregearen agindua onartu behar izan zuen Joabek. Honek, Israel osoan barrena ibili ondoren, Jerusalemera itzuli eta

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 21