Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 20:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Gerora, beste gatazka bat izan zen Gezer hirian filistearren aurka. Huxako Sibekaik hil egin zuen Sipai, refatarren ondorengoetarikoa, eta menderatu egin zituen filistearrak.

5. Filistearren kontrako beste gatazka batean, Jairren seme Elhananek hil egin zuen Gateko Lahmi, Goliaten anaia; haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.

6. Gero, beste gatazka bat ere izan zen Gaten. Bazen han gizon erraldoi bat, esku-oinetan seina behatz, orotara hogeita lau, zituena, refatarren jatorrikoa hura ere.

7. Erronka egin zien honek israeldarrei, baina Daviden anaia Ximearen seme Jonatanek hil egin zuen.

8. Erraldoi hauek Gateko refatarren jatorrikoak ziren. Davidek eta honen ofizialek garaitu egin zituzten.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 20