Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 2:26-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Jerahmeelek beste emazte bat ere izan zuen, Atara izenekoa. Hau izan zen Onamen ama.

27. Jerahmeelen lehen-seme zen Ramek honako seme hauek izan zituen: Maatz, Jamin eta Eker.

28. Onamen semeak Xamai eta Jada izan ziren; Xamairen semeak Nadab eta Abixur.

29. Abixurren emazteari Abihail zeritzan, eta honek bi seme eman zizkion: Ahban eta Molid.

30. Nadaben semeak: Seled eta Apaim. Seled semerik izan gabe hil zen.

31. Apaimen semea Ixei izan zen; Ixeirena Xexan, eta Xexanena Ahlai.

32. Xamairen anaia Jadaren semeak Jeter eta Jonatan izan ziren. Jeter semerik izan gabe hil zen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 2