Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 15:25-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. David, Israelgo arduradunak eta milako taldeburuak, bozkarioz beterik, Jaunaren itun-kutxa Obed-Edomen etxetik ekartzera joan ziren.

26. Zazpi zezen eta zazpi ahari eskaini zituzten oparitzat, Jaunaren itun-kutxa zeramaten lebitarrei Jainkoak laguntzen zielako.

27. Lihozko mantua zeraman Davidek soinean, kutxa zeramaten lebitarrek, kantariek eta zeremoniaren zuzendari zen Kenaniasek bezalaxe. Lihozko efod apaiz-jantzia ere bazeraman soinean Davidek.

28. Israeldar guztiak igo ziren Jaunaren itun-kutxarekin batera, poz-oihu artean, adar, turuta, txilin, harpa eta zitarak joz.

29. Jaunaren itun-kutxa Daviden Hirira heltzean, Saulen alaba Mikalek, leihotik begiratuz, David erregea jauzika eta dantzari ikusi eta mespretxatu egin zuen barru-barrutik.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 15