Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 11:19-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Hau esan zuen: «Libra nazala ene Jaunak ur hau edatetik! Bizia arriskatu duten gizon horien odola edatea izango litzateke, bizia arriskatu baitute ur hau ekartzeko». Eta ez zuen edan nahi izan.Hauxe egin zuten gudari adoretsu haiek.

20. Joaben anaia Abixai zen hogeita hamarren buruzagia. Hirurehunen kontra astindu zuen honek bere lantza eta hil egin zituen. Horregatik, izen handia hartu zuen hiru gudarien artean.

21. Hogeita hamarrak baino bi bider ospetsuago izan zen eta denen buruzagi. Hala ere, ez zen hiru haiek adinakoa izan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 11