Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 1:43-54 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

43. Hona hemen Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: Bela, Beorren semea, Dinhaba hirikoa;

44. Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa;

45. Jobaben ondoren Huxam, temandarren lurraldekoa.

46. Huxamen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa. Honek menderatu zituen madiandarrak Moab lurraldean.

47. Hadaden ondoren Zamla, Masrekakoa;

48. Zamlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa;

49. Saulen ondoren Baal-Hanan, Akbor-en semea;

50. Baal-Hananen ondoren Adar, Pau hirikoa. Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena.

51. Hadaden ondoren, leinuburuek gobernatu zuten Edom; hona hemen leinuburu haien izenak: Timna, Alia, Jetet,

52. Oholibama, Ela, Pinon,

53. Kenaz, Teman, Mibtzar,

54. Magdiel eta Iram. Hauek izan ziren Edomgo leinuburuak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 1