1. Salomon Israel osoko errege zen.
2. Honako hauek ziren haren funtzionarioak: apaiz nagusi: Azarias, Tzadoken semea;
3. idazkari: Elihoref eta Ahias, Xixaren semeak; agirizain: Josafat, Ahiluden semea;
4. gudalburu: Benaias, Joiadaren semea; apaiz: Tzadok eta Abiatar;
5. eskualdeburuen arduradun: Azarias, Natanen semea; erregearen aholkulari: Zabud apaiza, Natanen semea;
6. jauregizain: Ahixar; lanera behartuen arduradun: Adoniram, Abdaren semea.
7. Salomonek hamabi eskualdeburu zituen Israel osoan. Bakoitzak urtean hilabete batez hornitu behar zituen erregea eta beronen etxekoak.
8. Hona hemen haien izenak: Hurren semea, Efraimgo mendebaldean;