Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 22:38-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

38. Guda-gurdia Samariako uraskan garbitu zuten. Zakurrek miazkatu zuten Akaben odola eta emagalduak uraska hartan garbitu ziren, Jaunak esan bezala.

39. Akaben gainerako jarduerak eta egin zuen guztia, nola eraiki zuen marfilezko etxea eta zenbat hiri gotortu zuen «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

40. Hil zen, bada, Akab eta ondorengo erregea haren seme Akazias izan zen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 22