Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 20:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Siriako errege Ben-Hadadek bere gudaroste osoa bildu zuen. Hogeita hamabi errege, zaldiak eta guda-gurdiak berekin zituela, Samaria hiria inguratu eta erasotzera igo zen.

2. Mezulariak igorri zizkion hiri barnera Akabi, Israelgo erregeari,

3. mezu honekin: «Hau dio Ben-Hadadek: Neuretzat nahi ditut zure zilar eta urreak, zure emakumeak eta semerik ederrenak».

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 20